Ibilbideen gida
Aukeratu
Menua
>
Aplikazioak
>
GPS
>
GPS datuak
eta
Nabigazioa
.
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
80
Ibilbideen gida zeru irekian abiarazi. Leku estali batean
abiarazten baduzu, baliteke GPS hartzaileak sateliteetatik
behar duen informazio guztia ez jasotzea.
Ibilbideen gidak iparrorratz biragarri bat erakusten du
pantailan. Puntu gorri batek helmugarako norabidea
adierazten du, eta gutxi gorabeherako distantzia erakutsiko
da iparrorratzaren barnean.
Ibilbide gidaritzak ibilbide zuzenena eta motzena erakusten
du, marra zuzen baten bidez neurtuta. Ez dira kontutan
izango bideko eraikuntzak edo oztopo naturalak. Altitude
ezberdintasunak ez dira kontutan izango distantzia
kalkulatzerakoan. Ibilbide gidaritza mugitzen ari zarela soilik
dago aktibo.
Ibilbidearen helmuga ezartzeko, aukeratu
Aukerak
>
Helmuga ezarri
eta aukeratu mugarri bat helmuga gisa edo
idatzi latitude eta longitude koordenatuak.
Bidaiarako jarritako helmuga ezabatzeko, aukeratu
Nabigazioa eten
.