Kokapen metodoen inguruan
Maps aukerak zure kokapena erakusten du mapan GPS, A-GPS
edo zelularreko IDan oinarritutako kokapena erabilita.
Posizionamendu Globaleko Sistema (GPS) zure kokapena
kalkulatzeko erabiltzen den satelite bidezko nabigazio
sistema da. Lagunduriko GPSa (A-GPS) zure GPS datuak
bidatzen dituen sareko zerbitzua da. Kokapenaren abiadura
eta zehaztasuna hobetzen ditu.
Mapak lehenengoz erabiltzerakoan, Interneteko sarbidea
zehazteko eskatuko dizu mapak deskargatzeko edo A-GPSa
erabili ahal izateko.
aukerak satelitearen seinaleen
eskuragarritasuna eta indarra erakusten ditu. Barra bat
satelite bat da. Telefonoa satelite seinaleen bila ari denean,
barra hori kolorekoa da. Zure kokapena kalkulatzeko nahikoa
datu dagoenean eskuragarri, barra berde kolorekoa
bilakatzen da. Zenbat eta barra berde gehiago orduan eta
fidagarriagoa izango da kokapenaren kalkulua.
Posizionamendu Globaleko Sistema (GPS) Amerikako Estatu
Batuetako gobernuak zuzendutakoa da, hau izanik sistema
honen zehaztasunaren eta mantentze lanen erantzule
bakarra. Estatu Batuetako gobernuak GPS sateliteetan egiten
dituen doikuntzek eragina izan dezakete kokapenari
buruzko datuen zehaztasunean, eta hau Irrati-Nabigazio
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
83
Plan Federalaren eta Estatu Batuetako Defentsa Zibilaren
Sailean GPS politikari buruz sortu daitezkeen aldaketen
menpe dago. Sateliteen geometria eskasak ere
zehaztasunari eragin diezaioke. Zure kokapenak, eraikinek,
oztopo naturalek eta eguraldiaren baldintzek, GPS seinaleen
erabilgarritasun eta kalitatean eragina izan dezakete.
Baliteke GPS seinaleak eskuragarri ez egotea eraikinen
barruan edo lur azpian eta oztopa daitezke zenbait
materialekin, hormigoia eta metala, esaterako.
GPSa ez da erabili behar neurketa zehatz bat egiteko, ez eta
GPS hargailuak eta irrati zelularren sareek adierazten
dituzten datuetan soilik oinarritzea kokatu edo nabigatzeko.
Bidaietarako odometroak zehaztasun mugatua du, eta akats
batzuk izan ditzake. Zehaztasuna, GPS seinaleen
erabilgarritasuna eta kalitateari loturik egon daiteke.
Zelularreko IDan oinarritutako kokapenarekin, kokapena
zure telefono mugikorra konektatuta dagoen antenaren
dorreak zehazten du.
Kokapena zehazteko eskuragarri dagoen metodoaren
arabera, kokapenaren zehaztasuna metro gutxi batzuetatik
hainbat kilometrotara alda daiteke.