Gailu eta SIM txartel segurtasuna
PIN kodea aldatzeko, aukeratu
Telefonoa eta SIM txart.
>
PIN kodea
. Kode berriak 4-8 zenbaki izan behar ditu. PIN
kodeak SIM txartela baimendu gabeko erabileratik babesten
du eta SIM txartelarekin dator. PIN kodea hiru aldiz segidan
gaizki idazten baduzu, kodea blokeatu egingo da eta PUK
kodea erabili beharko duzu desblokeatzeko SIM txartela
berriz erabili ahal izan aurretik.
Teklatua automatikoki blokeatzeko zehaztutako tarte baten
ondoren, aukeratu
Telefonoa eta SIM txart.
>
Tekl.
autoblokleo tartea
.
Gailua automatikoki blokeatzeko eta blokeo kodea sartu arte
ezin erabili ahal izateko denbora tarte bat ezartzeko,
aukeratu
Telefonoa eta SIM txart.
>
Tel. autoblokeo
tartea
. Denbora minutuak sartu, edo
Bat ere ez
aukeratu
auto-blokeatze tartea abiatzeko. Gailua blokeatuta
dagoenean, sarrera deiak erantzun ditzakezu eta gailuan
programatutako larrialdi zenbaki ofizialera deitzerik
badago.
Blokeo kode berri bat ezartzeko, aukeratu
Telefonoa eta SIM
txart.
>
Blokeatzeko kodea
. Lehenetsitako blokeo kodea
12345 da. Momentuko kodea sartu eta gero berria bitan.
Kode berriak 4-255 karaktere izan ditzake. Letrak eta
zenbakiak erabili daitezke eta letra larriak zein xeheak erabili
daitezke. Gailuak jakinaraziko dizu blokeo kodea ez bada
behar bezala formateatu.