![background image](https://i.helpdoc.net/Nokia E55/eu/Nokia E55_eu159.png)
Glosarioa
Glosarioa
3G
3. belaunaldiko komunikazio mugikorrak.
Mundu osoan erabilia izan nahi duen eta
banda zabalera handiagoa hornitzen duen
sistema digitala. 3G oso zerbitzu
ezberdinetarako sarrera ematen du,
adibidez, multimedia.
Ad-hoc
funtzionamen
du modua
Bi gailu edo gehiago konektatzen diren
WLAN sare modua da, WLAN zuzenean
erabiliz eta WLAN sargunerik gabe.
Cookieak
Cookieak informazio zatitxoak dira eta
zerbitzariak ematen dizkizu, bisitatzen
dituzun web orriei buruzko informazioa
biltzeko. Cookieak onartzen dituzunean,
zerbitzariak web guneen zure erabilera
azter dezake, zertan zauden interesatua,
zer irakurri nahi duzun, eta honelakoak.
DNS
Domeinu-izenen sistema. Domeinu-izenak
aldatzen dituen Interneteko zerbitzua,
adibidez, www.nokia.com: domeinu izenak
IP helbide bihurtzen ditu, 192.100.124.195,
esaterako. Domeinu-izenak errazago
gogoratzen dira baina beharrezkoa da
itzulpena egitea, internet IP helbideetan
oinarritzen baita.
DTMF tonuak Tonu dual multifrekuentzia tonuak. DTMF
sistema ukimen-tonuko telefonoek
erabiltzen dute. DTMFk frekuentzia edo
tonu jakin bat ematen dio tekla bakoitzari,
mikroprozesatzaile batek erraz identifikatu
ahal izateko. DTMF tonuari esker, ahots
bidezko postontziekin, telefono sistema
informatizatuekin, eta honelakoekin
komunika zaitezke.
EAP
Egiaztatze protokolo hedagarria. EAP
konexioak haririk gabeko sareetan
erabiltzen dira, haririk gabeko gailuak eta
egiaztatze zerbitzariak egiaztatzeko.
EGPRS
GPRS hobetua. EGPRS GPRSren antzekoa da,
baina azkarrago konektatzea ahalbidetzen
du. Eskuragarritasunari eta datu
transferentzia abiadurari buruzko
informazioa lortzeko, jarri harremanetan
zerbitzu-hornitzailearekin.
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
159
![background image](https://i.helpdoc.net/Nokia E55/eu/Nokia E55_eu160.png)
GPRS
Pakete bidezko irrati-zerbitzu orokorra.
GPRSrekin hari gabeko gailuek sareko
datuak eskuratu dezakete (sare zerbitzua).
GPRSak datu-paketeen teknologia
erabiltzen du informazioa datu kantitate
txikietan bidaltzen denean sare
mugikorraren bidez. Datuak paketeetan
bidaltzearen abantaila zera da: sarea
datuak bidaltzerakoan edo jasotzerakoan
bakarrik okupatzen da. GPRSak sarea
eraginkortasunez erabiltzen duenez,
aukera ematen du datuetara konexioa
modu azkarrean egiteko eta datuak
abiadura azkarrez bidaltzeko edo
jasotzeko.
GPRS zerbitzura harpidetu behar duzu.
GPRSa erabilgarri izateko eta harpidetzeko,
jarri harremanetan zure zerbitzu-
hornitzailearekin.
Ahots-dei batean zehar, ezin duzu GPRS
konexioa ezarri, eta GPRS konexiorik
badago itxaroten jartzen da, sareak
transmititzeko modu bikoitza izan ezean.
GPS
Kokatze sistema orokorra (GPS). GPSa
mundu mailako irrati-nabigazio sistema
da.
HSDPA
High-speed downlink packet access. HSDPA
datu bidalketa azkarra eskaintzen die 3G
terminaleei, honela multimedia ahalmen
eraginkorrak behar dituzten erabiltzaileek
salneurri baxuak aprobetxatzen dituzte, ez
lehenago bezala irrati sarearen
murrizketak zirela-eta.
HTTP
Hipertestua transferitzeko protokoloa.
Webean dokumentuak transferitzeko
erabiltzen den protokoloa.
HTTPS
HTTP konexio seguru batean.
IMAP4
Interneteko posta sarbidearen protokoloa,
4. bertsioa. Protokolo hau urruneko
postontzira sartzeko erabiltzen da.
Internet
sargune
Sargunea gailua sarera konektatzen den
puntua da. Posta elektronikoa eta
multimedia zerbitzuak erabiltzeko edo
Internetera konektatzeko eta web orrietan
nabigatzeko, lehenik eta behin zerbitzu
hauen Interneteko sarguneak zehaztu
behar dituzu.
Azpiegituren
operazio
modua
Gailuak WLAN sargune bat erabiliz WLANera
konektatzen diren WLAN sare modua.
PINa
Identitate zenbaki pertsonala. PIN kodeak
gailua baimendu gabeko erabileratik
babesten du. PIN kodea SIM txartelarekin
dator. PIN eskaera aukeratzen baduzu,
telefonoa pizten den bakoitzean kodea
eskatuko du. PIN kodeak 4 eta 8 zenbaki
inguru izan behar ditu.
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
160
![background image](https://i.helpdoc.net/Nokia E55/eu/Nokia E55_eu161.png)
PIN2
PIN2 kodea SIM txartel batzuekin dator.
PIN2 kodea SIM txartelak onartzen dituen
funtzio batzuetarako beharrezkoa da. PIN2
kodeak 4 eta 8 zenbaki inguru izan behar
ditu.
POP3
Postetxeko protokoloa, 3. bertsioa. Posta
protokolo arrunta: urruneko postontzira
sartzeko erabil daiteke.
PUK eta PUK2 Desblokeatzeko kode pertsonala. PUK eta
PUK2 kodeak beharrezkoak dira
blokeatutako PIN edo PIN2 kodeak
aldatzeko, hurrenez hurren. Kodeak 8
zenbaki izan behar ditu.
SIP
Saioa Hasteko Protokoloa. SIPa
partehartzaile bat edo gehiago dituzten
komunikazio saioak sortzeko, aldatzeko
eta amaitzeko erabiltzen da.
SSID
Zerbitzu-multzoen identifikatzailea. SSIDk
WLAN identifikatzen duen izena da.
Korronte
Audio eta bideoak korronte bidez
erreproduzitzeak esan nahi du zuzenean
erreproduzitzen direla, hau da, webetik
gailura deskargatu gabe.
UMTS
Telekomunikazio Mugikorren Sistema
Unibertsala UMTS 3G komunikazio
mugikorren sistema bat da. Ahots eta
datuez gain, UMTSrekin audio eta bideo
bidalketa egin daiteke beste hari gabeko
gailuetara.
Gailua GSM eta UMTS sareetan erabiltzen
denean, aldi berean datu konexio asko
egon daitezke aktibatuta eta sarguneek
datu konexio bat parteka dezakete. UMTS
sarean, datu konexioek aktibatuta
jarraitzen dute ahots-deietan. Adibidez,
lehen baino azkarrago araka dezakezu
weba telefonoan hitz egiten ari zaren
bitartean.
UPIN
UMTS sarean erabiltzen den PIN kodea.
UPUK
Desblokeatzeko UPIN kodea. UPUK
blokeatutako UPIN edo PIN2 kodeak
aldatzeko beharrezkoa da. Kodeak 8
zenbaki izan behar ditu.
USIM
UMTS sarean erabiltzen den SIM txartela.
USSD agindu
Zerbitzu eskaera bat, esaterako, aplikazio
bat abiarazteko eskaera edo urrunetik
ezarpen batzuk konfiguratzeko eskaera;
telefonotik bertatik zure operadoreari edo
zerbitzu-hornitzaileari bidaliz.
VoIP
IP ahots teknologia. VoIP, IP sarearen bidez
(Internet, esaterako) telefono deiak egitea
ahalbidetzen duen protokolo multzoa da.
VPN
Sare pribatu birtuala. VPNk konexio
seguruak lortzen ditu enpresako intranet
eta zerbitzu bateragarriekin, e-postarekin
adibidez.
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
161
![background image](https://i.helpdoc.net/Nokia E55/eu/Nokia E55_eu162.png)
WAP
Hari gabeko aplikazio protokoloa. WAP hari
gabeko komunikaziorako nazioarteko
estandarra da.
WEP
Haririk gabeko pribatutasuna. WEP
enkriptatze metodoak datuak zifratzen ditu
WLANera bidali aurretik.
WLAN
Hari gabeko tokiko sarea.
WPA
Wi-Fi sarrera babestua. WLANrentzat
segurtasun metodoa.
WPA2
Wi-Fi sarrera babestua 2. WLANentzat
segurtasun metodoa.
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
162