
Konexio seguruak
Segurtasun adierazlea ( ) konexioa dagoen bitartean
bistaratzen bada, telefonoa eta Interneteko atebide edo
zerbitzariaren arteko datu transmisioa kodifikatuta egongo
da.
Segurtasun ikonoak ez du esan nahi ataka eta edukiaren
zerbitzariaren (datuak gordetzen diren tokiaren) arteko datu
igorpena segurua denik. Zerbitzu-hornitzaileak pasagunea
eta edukien zerbitzariaren arteko datu igorpena ziurtatzen
du.
Segurtasun ziurtagiriak zerbitzu batzuentzat beharrezkoak
izan daitezke, adibidez bankuen zerbitzuak. Zerbitzariaren
identitatea egiazkoa ez dela edo zure telefonoan segurtasun
ziurtagiri egokia ez duzula jakinaraziko zaizu. Informazio
gehiago jasotzeko, jo zure zerbitzu hornitzailearengana.
Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak urrutiko
konexioa eta software instalazioarekin lotuta egon
daitezkeen arriskuak ia nabarmen gutxitzen dituen arren,
ziurtagiri horiek zuzentasunez erabili behar dira segurtasun
gehigarri hori benetan aprobetxatu ahal izateko. Ziurtagiri
bat izateak soilik, berez, ez du eskaintzen inolako babes
motarik. Ziurtagirien administratzaileak ziurtagiri zuzenak,
egiazkoak edo fidagarriak eduki behar ditu ziurtasun
gehigarria erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek bizi iraupen
mugatua izaten dute. "Ziurtagiri iraungia" edo "Ziurtagiri
onartezina" oharrak agertzen badira, ziurtagiriak onargarria
izan behar lukeen arren, egiazta ezazu telefonoko data eta
ordua zuzenak direla.
Ziurtagiriaren ezarpen datutik aldatu baino lehen,
ziurtagiriaren jabea konfidantzazkoa dela eta ziurtagiria
benetan zerrendan dagoen jabearena dela egiazta ezazu.