Orrietan nabigatu
Minimapa eta Orrialdearen ikuspegiak informazio kopuru
handia duten web orrialdeetan nabigatzen laguntzen dute.
Minimapa aktibatzeko, aukeratu
Aukerak
>
Ezarpenak
>
Orokorra
>
Mapa txikia
>
Aktibatu
. Web orria handi
batean zehar zoazenean, Minimapa irekitzen da eta
orrialdearen ikuspegi orokorra erakusten du.
Minimapan mugitzeko, mugitu ezkerretara, eskuinetara,
gora edo behera. Nahi duzun kokapena aurkitzen duzunean,
utzi mugitzeari. Minimapa desagertu egiten da eta
aukeratutako kokapenean uzten zaitu.
Informazio kopuru handi bat duen web orri bat arakatzen
duzunean, Orria ikuspegi orokorra erabili dezakezu web
orrialdeak daukan informazio mota ikusteko.
Sakatu 8 uneko web orriaren ikuspegi orokorra ikusteko.
Web orriko nahi den lekua aurkitzeko, mugitu gora, behera,
ezkerretara edo eskuinetara. Sakatu 8 zooma berriz hurbildu
eta web orriaren zati zehatz bat ikusteko.