Nokia E55 - Bluetoothari buruz

background image

Bluetoothari buruz

Gailuaren Bluetooth teknologiak hari gabeko konexioak

ahalbidetzen ditu 10 metrotara (33 oin) dauden gailu

elektronikoen artean. Bluetooth konexioarekin irudiak,

bideoak, testuak, enpresa-txartelak eta egutegiko oharrak

bidal daitezke, edo hari gabe Bluetooth teknologia erabiltzen

duten beste gailuetara konekta zaitezke.
Bluetooth teknologia erabiltzen duten gailuak irrati-uhinak

erabiliz komunikatzen direnez, zure gailuak eta besteek ez

dute ikuspen-lerro berean egon beharrik. Bi gailuak

elkarrengandik gehienez 10 metrora egotea besterik ez da

beharrezkoa. Halere, konexioan interferentziak egon

daitezke hormengatik edo beste gailu elektronikoengatik.
Bluetooth konexio bat baino gehiago egon daitezke martxan

aldi berean. Esaterako, gailua aurikularretara konektatuta

badago, aldi berean fitxategiak beste gailu bateragarri

batera alda ditzakezu.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da 2.0 +

EDR, eta ondorengo profil hauek onartzen ditu: Audio

banaketa hobetua, urruneko audio/bideo kontrola,

oinarrizko irudiak, oinarrizko inprimatzea, telefonozko

sareratzea, fitxategien transferentzia, sarbide orokorra, esku

libreak, aurikularrak, gizaki interfaze gailua, tokiko

posizionamendua, objektuen karga, gida sarbidea, SIM

sarbidea, serie ataka, bideo banaketa . Bluetooth teknologia

onartzen duten beste gailu batzuekiko operatibitatea

ziurtatzeko, modelo honetarako Nokia konpainiak

onartutako osagarri homologatuak erabili behar dira

bakarrik. Beste gailuen fabrikatzaileekin egiaztatu gailu

horiek telefono honekin bateragarriak ote diren.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar

gehiago behar dute eta, beraz, bateriaren iraupena

murrizten dute.