WLAN aplikazioari buruz
Telefonoak WLANak aurki ditzake eta bertara konekta
daiteke. WLAN erabiliz, telefonoa Internetera eta WLAN
onartzen duten gailu bateragarrietara konekta zaitezke.
WLAN konexio bat erabiltzeko, hurrengoa behar duzu:
• WLAN eskuragarri egon behar da zure kokapenean.
• Telefonoa WLANera konektatuta egon behar du. WLAN
batzuk babestuta daude eta zerbitzu-hornitzailearen
sarbide-gako bat behar duzu konektatzeko.
• WLANerako sortutako Interneterako sarbidea. Sarbidea
erabili Internetera konektatu behar diren
aplikazioentzako.
WLAN Interneteko sarbidea erabiliz datu-konexio bat sortzen
duzunean, WLAN konexio bat ezartzen. WLAN konexio
aktiboa amaitzen da datuen konexioa amaitzen duzunean.
WLAN erabil dezakezu ahots dei batean edo datu paketea
aktibatuta dagoenean. WLAN sarbide batera soilik egon
zaitezke konektatua aldi berean, baina aplikazio askok
Interneteko sarbide bera erabil dezakete.
Oharra: Frantzian WLANa eraikinen barruan soilik
erabil daiteke.
WLAN darabilten funtzioak edo atzealdean abiarazita
dauden funtzioak erabiltzeak bateria gehiago kontsumitu
eta honen iraupena murrizten du.
Telefonoak ondorengo WLAN funtzioak onartzen ditu:
• IEEE 802.11b/g estandar
• 2,4 GHz-ko abiadura
• Kableatuaren pareko pribatutasuna (WEP), Wi-Fiz
babestutako sarbidea (WPA/WPA2) eta 802.1x
autentifikazio metodoak. Funtzio hauek sareak onartzen
baditu soilik erabil daitezke.
Garrantzitsua: Zure haririk gabeko LAN konexioaren
segurtasuna hobetzeko, kodeketa-metodoren bat gaitu beti.
Kodeketa-metodoren bat erabiltzeak inor zure datuetan
baimenik gabe sartzeko arriskua murrizten du.
Telefonoa lineaz kanpoko profilean dagoenean, WLANa ere
erabil dezakezu, eskuragarri badago. Gogoratu segurtasun
baldintza aplikagarri guztiak bete behar direla hari gabeko
WLAN konexio bat ezarri eta erabiltzerakoan.
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
129
Aholkua: Telefonoa identifikatzen duen multimedia-
sarbidearen kontrol (MAC) helbide bakarra
egiaztatzeko, idatzi *#62209526# hasierako
pantailan.