WLAN morroia
Hautatu
Menua
>
Aginte pan.
>
Konektibitat.
>
WLAN
lagun.
.
WLAN morroiak hari gabeko LAN sareak aurkitzen eta
haietara konektatzen laguntzen dizu. Aplikazioa irekitzen
duzunean telefonoa eskuragarri dauden WLAN sareak
bilatzen hasten da eta zerrenda batean bistaratzen ditu.
Hautatu
Aukerak
eta hurrengoetatik:
•
Freskatu
— Eguneratu WLAN sare eskuragarrien
zerrenda.
•
WLAN sareak filtratu
— Iragazi aurkitutako sareen
zerrendako WLAN sareak. Aplikazioak WLAN sareak
bilatzen dituen hurrengo aldian, hautatutako sareak
iragazi egingo dira.
•
Hasi nabigatzen
— Hasi Weba arakatzen WLAN sarearen
sarbide puntua erabiliz.
•
Jarraitu nabigatzen
— Web-a arakatzen jarraitu
momentuan aktibo dagoen WLAN konexioa erabiltzen.
•
WLAN deskonektatu
— Deskonektatu WLAN sarerako
konexio aktiboa.
•
Xehetasunak
— Ikusi WLAN sarearen xehetasunak.
Garrantzitsua: Zure haririk gabeko LAN konexioaren
segurtasuna hobetzeko, kodeketa-metodoren bat gaitu beti.
Kodeketa-metodoren bat erabiltzeak inor zure datuetan
baimenik gabe sartzeko arriskua murrizten du.
Erabili WLAN morroia hasierako pantailan
Hasierako pantailan, WLAN morroiak zure WLAN sareetarako
konexioen eta sareen bilaketaren egoera erakusten ditu.
Modu lehenetsian WLAN morroia hasierako pantailan
aktibatuta ez badago, hasierako pantailaren ezarpenetan
aktiba dezakezu. Eskuragarri dauden aukerak ikusteko,
estatusa erakusten duen lerroa aukeratu. Egoeraren arabera,
web arakatzailea WLAN konexioa erabiliz abiaraz dezakezu,
sareko deien zerbitzura konekta zaitezke, WLAN saretik
deskonekta zaitezke, WLAN sareak bila ditzakezu edo sareen
bilaketa gai edo desgai dezakezu.
WLAN sareen bilaketa desgaituta badago eta inongo WLAN
sarera konektatua ez bazaude,
WLAN bilatzailea itzalita
agertzen da hasierako pantailan. WLAN sareen bilaketa
gaitzeko eta WLAN sare eskuragarriak bilatzeko, hautatu
egoera erakusten duen lerroa.
WLAN sare eskuragarriak bilatzen hasteko, hautatu egoera
erakusten duen lerroa eta
WLANen bila
.
WLAN sareen bilaketa desgaitzeko, hautatu egoera
erakusten duen lerroa eta
WLAN bilatzailea itzali
.
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
130
Hasi nabigatzen
edo
Honetarako erabilia
hautatzen
denean, WLAN morroiak sarbide puntu bat sortzen du
automatikoki hautatutako WLAN sarearentzako. Sarbide
puntua WLAN konexioa behar duten beste aplikazioekin ere
erabil daiteke.
WLAN sare seguru bat hautatzen baduzu, dagozkion
pasahitzak zehazteko eskatuko zaizu. Ezkutuko sare batera
konektatzeko, dagokion zerbitzu-identifikatzailea (SSID)
zehaztu beharko duzu.
Aurkitutako WLAN sarea sareko deien konexio batetarako
erabiltzeko, hautatu egoera erakusten duen lerroa,
Honetarako erabilia
, nahi duzun sareko dei zerbitzua eta
erabili beharreko WLAN sarea.
Konexioaren