Gailuaren softwarearen eta aplikazioen eguneratzeekin,
eginbide berriak eta funtzio hobetuak lor ditzakezu zure
telefonoarentzat. Softwarea eguneratzeak gailuaren
funtzionamendua ere hobe dezake.
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
9
Gailuaren softwarea
eguneratu aurretik, zure datu
pertsonalen babeskopia
egitea gomendatzen da.
Abisua: Softwarearen
bertsio berriak
instalatzerakoan, ezin da
telefonoa erabili, ezta
larrialdi deietarako ere,
instalazioa amaitu eta
telefonoa berrabiarazi arte.
Egiaztatu datuen segurtasun-
kopiak egiten dituzula
softwarea eguneratu
aurretik.
Software eguneratzeak
deskargatzean datu kantitate handiak transferi daitezke
(sareko zerbitzua).
Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula
egiaztatu edo kargagailura konektatu.
Gailuaren softwarea edo aplikazioak eguneratu ondoren,
baliteke erabiltzailearen gidako argibideak eguneratuta ez
egotea.