
Laguntza
Zure produktua erabiltzeko moduari buruzko informazio
eskuratzeko edo telefonoaren funtzionamenduari buruzko
zalantzak badituzu, ikus laguntza orriak www.nokia.com/
support helbidean edo zure tokiko Nokia-ren webgunean,
www.nokia.mobi/support (mugikorraren arakatzailean),
telefonoko Laguntza aplikazioa edo erabiltzailearen gida.
Modu honetan arazoa konpontzea lortzen ez baduzu, egin
hurrengo ekintzetako bat:
• Berrabiarazi telefonoa: itzali telefonoa eta kendu bateria.
Minutu bat geroago, berrezarri bateria eta piztu gailua.
• Telefonoaren jatorrizko ezarpenak berrezarri,
erabiltzailearen gidan agertzen den bezala. Zure
dokumentuak eta fitxategiak ezabatuko dira
leheneratzerakoan, beraz, lehenengo datuen kopia bat
egin.
• Eguneratu maiz telefonoaren softwarea errendimendu
ona eta ezaugarri berriak lortzeko, erabiltzailearen gidan
azaltzen den bezala.
Honela ere arazoa konpontzen ez bada, jarri harremanetan
Nokiarekin konpontzeko aukera gehiago lortzeko. Ikus
www.nokia.com/repair helbideak. Telefonoa konpontzera
bidali aurretik, egin telefonoko datuen babeskopia.
Gailuaren softwarea
eguneratuta mantendu