Nokia PC Suite
Nokia PC Suite ordenagailu bateragarri batean instala
dezakezun aplikazio-joko bat da. Nokia PC Suite aplikazioak
eskuragarri dauden aplikazio guztiak leiho batean sailkatzen
ditu eta bertatik aplikazioak ireki ditzakezu. Baliteke Nokia
PC Suite memoria txartel batean egotea, gailuak memoria
txartela baldin bazekarren.
Nokia PC Suite aplikazioa erabil dezakezu kontaktuak,
egutegia, atazak eta bestelako oharrak gailuaren eta
ordenagailuaren aplikazio bateragarri baten artean
sinkronizatzeko, Microsoft Outlook edo Lotus Notes,
esaterako. Nokia PC Suite erabil dezakezu ere laster-markak
gailuaren eta nabigatzaile bateragarrien artean
tranferitzeko eta irudiak eta bideoklipak gailuren eta
ordenagailu bateragarrien artean transferitzeko.
Oharra: Kontuan izan sinkronizazio ezarpenak.
Aukeratutako ezarpenek ohiko sinkronizazio prozesuan
datuak ezabatuko diren ala ez zehazten dute.
Nokia PC Suite erabiltzeko, Microsoft Windows XP (SP2) edo
Windows Vista duen ordenagailua behar duzu, USB datu
kable bat edo Bluetooth bidezko konexioa onartzen duena.
Nokia PC Suite aplikazioak ez du Macintosh inguruan lan
egitea onartzen.
Nokia PC Suite buruzko informazio gehiago lortzeko,
laguntza funtziora edo Nokia web-era jo ezazu.
Nokia PC Suite instalatzeko:
1. Ziurtatu memoria-txartela zure Nokia E55 telefonoan
dagoela.
2. Konektatu USB kablea. PCak gailu berria hautemango du
eta kontrolatzaileak instalatuko ditu. Honek zenbait
minutu iraun dezake.
3. Aukeratu
Masa biltegia
USB konexio gisa. Zure telefonoa
Windows fitxategi arakatzailean disko aldagarri gisa
agertzen da.
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
22
4. Ireki memoria-txartelaren kontrolatzailearen erroa
Windowsen fitxategi arakatzailearekin eta aukeratu PC
Suite instalazioa.
5. Instalazioa hasi egin da. Jarraitu pantailan agertzen diren
argibideak.
Aholkua: Nokia PC Suite eguneratzeko edo Nokia PC
Suite memoria txarteletik instalatzeko arazorik izanez
gero, kopiatu instalazio fitxategia ordenagailuan eta
hasi ordenagailutik instalatzen.