Nokia E55 - Posta elektronikoa konfiguratzea

background image

Posta elektronikoa

konfiguratzea

Nokia Eseries gailuak zuk beste egiten du lan, eta abiadura

berean. Mantendu posta elektronikoa, kontaktuak eta

egutegia sinkronizatuta; azkar eta era erosoan abiadura

handiko konexioak erabiliz.
Posta eletronikoa konfiguratzean, hurrengo informazioa

eskatuko zaizu: erabiltzaile izena, posta elektroniko mota,

sarrerako postaren zerbitzaria, sarrerako postaren

zerbitzari-ataka, irteerako postaren zerbitzaria, irteerako

postaren zerbitzari-ataka, pasahitza edota sarbide puntua.
Posta elektronikoaren morroia erabiliz, laneko kontu

elektronikoak konfigura ditzakezu, Microsoft Exchange,

esaterako, edo baita Interneteko kontu elektronikoak ere,

Google-ren posta zerbitzuak, esaterako. Morroiak POP/IMAP

eta ActiveSync protokoloak onartzen ditu.
Laneko posta elektronikoa konfiguratzeko, galdetu

enpresako informatika sailean beharrezko xehetasunak.

Interneteko posta elektronikoa konfiguratzeko, begiratu

xehetasunak posta zerbitzuaren hornitzailearen

webgunean.
Posta elektronikoaren morroia abiarazteko:
1. Hasiera pantailan, joan Posta elektronikoaren morroira.
2. Idatzi zure helbide elektronikoa eta pasahitza. Morroiak

ezin baditu zure postaren ezarpenak automatikoki

konfiguratu, hautatu postaren kontu mota eta adierazi

harekin lotutako ezarpenak.

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

21

background image

Aholkua: Ez baduzu zure postontzia konfiguratu,

sakatu posta elektronikoaren tekla Posta

elektronikoaren morroia irekitzeko.

Gailuak posta elektronikoko beste bezero batzuk baditu,

haiek ere eskainiko zaizkizu Posta elektronikoaren morroia

irekitzean.