Sarbide kodeak
Koderen bat ahaztu baduzu, jar zaitez harremanetan zerbitzu
hornitzailearekin.
• Identifikazio zenbaki pertsonaleko kodea (PIN) — Kode
honek zure SIM txartela baimendu gabeko erabileraren
kontra babesten du. PIN kodeak (4 eta 8 digitu artekoa)
gehienetan SIM txartelarekin batera dator. PIN kodea hiru
aldiz segidan gaizki idazten baduzu, kodea blokeatu
egingo da eta PUK kodea beharko duzu desblokeatzeko.
• UPIN kodea — Kode hau USIM txartelarekin batera dator.
USIM txartela SIM txartelaren bertsio hobetu bat da eta 3G
telefonoekin bateragarria da.
• PIN2 kodea — Kode hau (4 eta 8 digitu artekoa) SIM txartel
batzuekin dator eta beharrezkoa da zure telefonoko
funtzio batzuetara sartu ahal izateko.
• Blokeo kodea (edo segurtasun kodea) — Blokeo kodeak
zure gailua erabilera baimendu gabearen kontra babesten
lagunduko dizu. Kode lehenetsia 12345 da. Kodea sor eta
alda dezakezu eta zure telefonoak kodea eska dezan ezar
dezakezu. Kode berria ezkutuan, leku seguru batetan eta
telefonotik urrun gorde. Kodea ahazten baduzu eta
telefonoa blokeatuta badago, telefonoak laguntza
teknikoa beharko du. Kostu gehigarriak aplika daitezke,
eta telefonoko datu pertsonal guztiak ezaba daitezke.
Informazio gehiagorako, jarri harremanetan Nokia Care
gunearekin edo telefonoaren banatzailearekin.
• Desblokeatzeko kode pertsonala (PUK) eta PUK2
kodea — Kode hauek (8 digitu) beharrezkoak dira
blokeatutako PIN edo PIN2 kodeak aldatzeko, hurrenez
hurren. Kodeak SIM txartelarekin batera ez badatoz, jarri
harremanetan zure SIM txartelaren sareko zerbitzu-
hornitzailearekin.
• UPUK kodea — Kode hau (8 digitu) beharrezkoa da
blokeatutako UPIN kodea aldatzeko. Kodea USIM
txartelarekin batera ez badator, jarri harremanetan zure
USIM txartelaren sareko zerbitzu-hornitzailearekin.
Eraginkortasunez