Bateria kargatzea
Bateria badator partzialki kargatuta. Gailuak karga baxua
adierazten badu, egin hurrengoa:
1. Konektatu kargagailua hormako hartune batera.
2. Konektatu kargagailuaren entxufea gailuaren USB
atakara.
3. Gailuak bateria erabat kargatuta dagoela adierazten
duenean, deskonektatu kargagailua gailutik eta ondoren
hartunetik.
Ez duzu bateria denbora jakin batean zehar kargatu behar,
eta kargatzen dagoen bitartean erabil dezakezu. Bateria
guztiz deskargatuta baldin badago, kargatzailearen ikurra
pantailan agertu arte edo deirik egin ahal izan arte minutu
batzuk igaro litezke.
USB datu kablea erabiliz kargatzea
USB datu kablea erabiliz kargatzea kargagailua erabiliz
kargatzea baino geldoagoa da. Baliteke USB datu kablea
erabiliz ezin kargatzea USB hub bat erabiliz gero. Baliteke USB
hub-ak USB gailuak kargatzeko bateraezinak izatea.
USB kablearekin kargatzeak denbora luzea har lezake bateria
guztiz deskargatuta badago.
USB datu kablea konektatuta dagoenean, datuak transferitu
ditzakezu bateria kargatzen den bitartean.
1. Konektatu bateragarria den USB gailu bat zure gailuari
USB datu kable bateragarri bat erabiliz.
Kargatzeko erabiltzen den gailu motaren arabera,
baliteke karga hasteko denbora gehiago behar izatea.
2. Gailua piztuta badago, hautatu eskuragarri dauden USB
moduen artean.