Teklatua
1
— Funtzio tekla. Tekla baten goiko aldean agertzen den
digitu edo karaktere bat txertatzeko, sakatu eta eutsi
sakatuta dagokion tekla. Teklen goiko aldean dauden
karaktereak soilik gehitzeko, sakatu funtzio tekla bi aldiz
azkar. Modu arruntera bueltatzeko, sakatu funtzio tekla
berriz.
2
— Sinbolo tekla. Testua idaztean, sakatu sinbolo tekla
teklatuan agertzen ez diren karaktereak gehitzeko.
3
— Hutsune tekla
4
— Aldaketa tekla. Maiuskula eta minuskula artean
aldatzeko eta sarrera moduak aldatzeko, sakatu aldaketa
tekla. Maiuskulak ala minuskulak soilik gehitzeko, sakatu
aldaketa tekla bi aldiz azkar.
5
— Sartu tekla. Eskuragarri dagoenean lerro aldaketa bat
gehitzeko, sakatu sartu tekla.
Aholkua: Ohiko testu-sarrera modua eta aurresateko
testu-sarrera moduaren artean aldatzeko, sakatu
aldaketa tekla.
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
16