Nokia E55 - Mezularitza

background image

Mezularitza

Hautatu

Menua

>

Mezularitza

.

Mezularitza aplikazioan (sare zerbitzua), mezuak,

multimedia mezuak, audio mezuak eta mezu elektronikoak

jaso eta bidal ditzakezu. Web zerbitzu mezuak, zelula-difusio

mezuak eta datuak dituzten mezu bereziak jaso ditzakezu

ere bai, eta zerbitzu komandoak bidali.
Mezuak bidali edo jaso baino lehen, baliteke beharrezkoa

izatea:
• Gailuan SIM txartel baliodun bat sartzea eta sare zelular

baten zerbitzu gunean kokatzea.

• Sareak erabili nahi dituzun mezularitza funtzioak

onartzen dituela eta hauek Sim txartelan aktibatuta

daudela ziurtatzea.

• Gailuan internet sarbide puntuaren ezarpenak definitzea.
• Gailuan posta elektroniko kontuaren ezarpenak

definitzea.

• Gailuan testu mezu ezarpenak definitzea.
• Gailuan multimedia mezu ezarpenak definitzea.
Baliteke gailuak SIM txartelaren hornitzailea detektatzea eta

automatikoki mezu ezarpenetariko batzuk konfiguratzea.

Hala ez bada, baliteke ezarpenak eskuz konfiguratzea behar

izatea; bestela, jarri harremanetan zure zerbitzu

hornitzailearekin ezarpenak konfiguratzeko.