![background image](https://i.helpdoc.net/Nokia E55/eu/Nokia E55_eu054.png)
Multimedia mezuen ezarpenak
Aukeratu
Menua
>
Mezularitza
eta
Aukerak
>
Ezarpenak
>
Multimedia mezua
.
Aukeratu hurrengoen artetik:
•
Irudiaren neurria
— Aldatu multimedia mezuen irudien
tamaina.
•
MMS sortze-modua
— Aukeratu
Murriztua
zure
telefonoak hartzailearen sareak edo gailuak onartzen ez
duen multimedia mezuen edukia erabili ez dezan. Eduki
hori gehitzeari buruzko abisuak jasotzeko, aukeratu
Gidatua
. Eranskin murrizketarik gabeko multimedia
mezu bat sortzeko, aukeratu
Librea
.
Murriztua
aukeratuz
gero, ezin da multimedia aurkezpenik sortu.
•
Erabilt. ari den sarbidea
— Aukeratu multimedia
mezuen zentrora konektatzeko erabiltzen duzun sargune
lehenetsia. Baliteke sargune lehenetsia ezin aldatu izatea
zerbitzu-hornitzaileak aurrezarri badu.
•
Multimedia berreskuratz.
— Aukeratu mezuak
jasotzeko modua, eskuragarri badago. Aukeratu
Automatikoa beti
multimedia mezuak beti automatikoki
jasotzeko,
Autom. etxeko sarean
mezu zentrotik
(adibidez, atzerrian bidaiatzen ari zarenean edo beste
sare batean bazaude) berreskuratu dezakezun
multimedia mezu bat dagoenean jakinarazteko,
Eskuzkoa
eskuz mezu zentroko multimedia mezuak
berreskuratzeko, edo
Desaktibatu
edozein multimedia
mezu jasotzea saihesteko. Baliteke berreskuratze
automatikoa eskualde guztietan ez onartzea.
•
Izengab. mezuak onartu
— Jaso igorle ezezagunen
mezuak.
•
Publizitatea jaso
— Jaso iragarki gisa zehaztutako
mezuak.
•
Txostenak jaso
— Eskatu bidalitako mezuen bidalketa
eta irakurketa txostena (sareko zerbitzua). Baliteke
helbide elektroniko batera bidalitako multimedia
mezuaren bidalketa txostena jaso ezin izatea.
•
Ukatu txosten-bidalketa
— Aukeratu
Bai
jasotako
multimedia mezuen bidalketa txostenak ez bidaltzeko.
•
Mezuaren baliotasuna
— Aukeratu zenbat denboran
zehar mezu zentroak mezu bat bidaltzen saiatu behar
duen (sare zerbitzua). Mezu baten hartzailea eskuragarri
ez badago baliotasun aldian, mezua multimedia
mezularitza zentrotik ezabatzen da.
Gehienezko
denbora
sareak onartzen duen gehienezko denbora da.
Telefonoak sarea behar du bidalitako mezu bat jaso edo
irakurri dela adierazteko. Sarearen eta beste inguruabarren
arabera, baliteke informazio hau beti fidagarria ez izatea.
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
54