![background image](https://i.helpdoc.net/Nokia E55/eu/Nokia E55_eu044.png)
Posta elektronikoa
Posta elektronikoa
konfiguratzea
Posta elektronikorako laguntzailearekin, zure enpresaren
kontu elektronikoa konfigura dezakezu, adibidez Microsoft
Outlook edo Mail for Exchange, hala nola zure Interneteko
posta-kontua.
Enpresako posta elektronikoa konfiguratzen duzunean,
baliteke zure helbide elektronikoarekin lotuta dagoen
zerbitzariaren izena galdetzea. Xehetasunetarako, jarri
harremanetan zure enpresaren IT sailarekin.
1. Laguntzailea irekitzeko, hasierako pantailan hautatu
Konfiguratu e-maila
.
2. Idatzi zure helbide elektronikoa eta pasahitza.
Laguntzaileak posta elektronikoaren ezarpenak
automatikoki konfiguratu ezin baditu, posta-kontu mota
eta lotutako kontuaren ezarpenak sartu behar dituzu.
Telefonoak posta elektronikorako bezero gehiago baditu,
laguntzailea irekitzen duzunean eskainiko zaizkizu.
ActiveSync
Mail for Exchange aplikazioaren erabilera PIM datuen hari
gabeko sinkronizaziora mugatuta dago Nokia telefonoaren
eta baimendutako Microsoft Exchange zerbitzarien artean.