Abesti bat erreproduzitzea
Abesti eskuragarri guztiak musika liburutegira gehitzeko,
hautatu
Aukerak
>
Freskatu liburutegia
.
Abesti bat erreproduzitzeko, hautatu nahi den kategoria eta
abestia.
Erreprodukzioa eteteko, sakatu desplazamendu tekla;
jarraitzeko, sakatu berriro desplazamendu tekla.
Erreprodukzioa gelditzeko, desplazatu behera.
Azkar aurreratu edo atzeraratzeko, sakatuta mantendu
desplazamendu tekla eskuinera edo ezkerrera.
Hurrengo elementuara saltatzeko, desplazatu eskuinera.
Elementuaren hasierara itzultzeko, desplazatu ezkerrera.
Aurreko elementura saltatzeko, desplazatu ezkerrera abestia
hasi eta bi segundu baino lehenago.
Musika erreprodukzioaren tonua aldatzeko, hautatu
Aukerak
>
Ekualizadorea
.
Balantzea eta irudi estereoa aldatzeko edo behe soinuak
hobetzeko, hautatu
Aukerak
>
Ezarpenak
.
Hasierako pantailara itzultzeko eta musika
erreproduzitzailea atzeko planoan erreproduzitzen uzteko,
sakatu amaitzeko tekla.