![background image](https://i.helpdoc.net/Nokia E55/eu/Nokia E55_eu121.png)
Nokiaren Interneteko Irratia aplikazioarekin (sare zerbitzua),
interneten eskuragarri dauden irrati kateak entzun daitezke.
Irrati kateak entzuteko, hari gabeko LAN (WLAN) edo datu-
paketeen sarguneak zehaztuta egon behar du zure
telefonoan. Irrati kateak entzuterakoan, datu kopuru
handiak igortzen dira zure zerbitzu-hornitzailearen sarearen
bidez. Konektatzeko modu gomendatua WLAN da. Zerbitzu-
hornitzailearekin egiaztatu iraupenak eta datu-zerbitzuen
kuotak beste konexio batzuk erabili aurretik. Adibidez, tarifa
finkoko datu-plan batek datu kopuru handiak hedatzeko
aukera ematen du, hilero zenbateko jakin bat ordainduz.