Erabili gabeko memoria
Datu mota desberdinetarako zenbat memoria libre dagoen
ikusteko, aukeratu
Menua
>
Bulegoa
>
Fitxat.-kud.
.
Telefonoko funtzio askok memoria erabiltzen dute datuak
gordetzeko. Telefonoak memoria gutxi geratzen dela
jakinarazten du.
Memoria libre uzteko, transferitu datuak beste memoria
batera (ahal bada) edo ordenagailu bateragarri batera.
Behar ez dituzun datuak ezabatzeko, erabili Fitxategi
kudeatzailea edo dagokion aplikazioa. Elementu hauek
ezaba daitezke:
• Mezularitza karpetan dauden mezuak eta postontzitik
jaitsitako mezu elektronikoak.
• Gordetako webguneak
• Kontaktuen informazioa
• Egutegiko oharrak
• Aplikazio kudeatzailean agertzen diren baina erabiltzen
ez diren aplikazioak
• Instalatutako aplikazioen instalazio fitxategiak (.sis
edo .sisx fitxategi luzapenekin). Instalazio fitxategien
babeskopia egin ordenagailu bateragarri batean.
• Irudiak karpetan dauden irudiak eta bideoak. Egin
fitxategien babeskopiak ordenagailu bateragarri batean
Nokia PC Suite aplikazioaren bidez.
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
30