![background image](https://i.helpdoc.net/Nokia E55/eu/Nokia E55_eu035.png)
Oinarrizko funtzioak
Zure Nokia E55 berriari esker, zure laneko informazioa eta
informazio pertsonala kudea dezakezu. Hauek dira
oinarrizko funtzioetariko batzuk:
Posta elektronikoa irakurri eta erantzun
mugimenduan zaudenean.
Informazio berriena jaso eta bilerak planifikatu
Egutegia aplikazioaren bidez.
Kudeatu zure lankideak eta zure lagunak
Kontaktuak aplikazioaren bidez.
Konektatu hari gabeko LAN (WLAN) sareari WLAN
morroia aplikazioaren bidez.
Dokumentu, kalkulu-orri eta aurkezpenekin lan
egin Quickoffice aplikazioari esker.
Aurkitu toki interesgarriak Mapak aplikazioa
erabiliz.
Aldatu laneko modu eta modu pertsonalaren
artean.
Editatu hasiera pantailaren itxura eta
konfigurazioa Moduak aplikazioa erabiliz.
Nabigatu zure enpresako intranetean Intranet
aplikazioa erabiliz.
Mugitu kontaktuen eta egutegiaren informazioa
aurretik zeneukan gailu batetik zure Nokia E55
berrira Aldatu aplikazioa erabiliz.
Bilatu eta deskargatu aplikazioen eguneratze
eskuragarriak zure gailuan Software eguneratzea
aplikazioa erabiliz.
Kodetu gailua edo memoria txartela besteek
informazio garrantzitsuarekiko sarbidea izan ez
dezaten.