
pertsonalizatzea
Hautatu
Menua
>
Aginte pan.
>
Profilak
.
Hautatu
Aukerak
>
Pertsonalizatu
eta hauetariko bat:
•
Dei tonua
— Aukeratu zerrendatik dei-tonua edo
aukeratu
Soinuak deskargatu
arakatzailea erabiliz dei-
tonuak deskargatzeko laster-marka zerrenda bat duen
laster-marka karpeta bat irekitzeko. Bi telefono linea
ezberdin erabiltzen badituzu, linea bakoitzerako tonu
ezberdin bat zehaztu dezakezu.
•
Bideo-deiaren tonua
— Hautatu dei-tonu bat bideo
deientzat.
•
Dei-egilearen izena esan
— Aukera hau hautatzean eta
zure kontaktuetako batek deitzen dizunean,
kontaktuaren izenaren eta hautatutako dei-tonuaren
konbinazioa den tonu bat entzungo da.
•
Dei tonu mota
— Hautatu nola nahi duzun dei-tonua
entzutea.
•
Deiaren bolumena
— Hautatu dei-tonuaren bolumena.
•
Mezuen abisu-tonua
— Hautatu tonu bat testu
mezuentzat.
•
E-mailen abisu-tonua
— Hautatu tonu bat jasotako
mezu elektronikoentzat.
•
Bibrazio abisua
— Ezarri bibrazioa dei bat edo mezu bat
jasotzerakoan.
•
Teklatuaren tonuak
— Teklen tonuen bolumena
aukeratu.
•
Abisu tonuak
— Desaktibatu abisuen tonuak. Ezarpen
honek joko eta Java™ aplikazio batzuen tonuetan eragina
du.
•
Honakoa ohartarazi:
— Ezarri gailua hautatutako
kontaktu talde bateko telefono zenbakien deiak soilik
jasotzerakoan tonua emititzeko. Talde horretan ez
dauden zenbakien deiek alerta isila izango dute.
•
SH deien abisu-tonua
— Hautatu bideo-deien tonua.
•
Sakatu hizketarako
— Zehaztu profil bakoitzaren PTT
egoera.
•
Profilaren izena
— Profil berri bati izena eman eta
jadanik dagoen profil bati izena aldatu diezaiokezu.
Orokorra eta Lineaz kanpo profilei ezin zaie izena aldatu.