
Holograma autentikatu
1. Hologramaren etiketa
begiratzerakoan, Nokiaren esku
elkartuen ikurra ikusi beharko
litzateke angelu batetik eta Nokia
Original Enhancements logotipoa
bestetik.
2. Holograma ezkerrera, eskuinera,
gora eta behera okertzean, 1, 2, 3 eta
4 puntu ikusi beharko lirateke alde
bakoitzean hurrenez hurren.
Hurrengo urratsak zuzentasunez bete
arren, ezin da bateria egiazkoa dela
guztiz ziurtatu. Bateriaren jatorria
ezezaguna bada edo edozein
arrazoirengatik Nokiaren holograma
duen bateria egiazkoa ez dela susmatuz gero, ez ezazu erabili
eta eraman ezazu hurbilen duzun Nokia zerbitzu-gunera edo
zerbitzu-hornitzailearengana laguntza eskatzeko.
Nokia bateriei buruz gehiago jakiteko, zoaz
www.nokia.com/battery helbidera.