Eskubide digitalen kudeaketa
Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa
(Digital Rights Management) teknologia ezberdinak erabil
ditzakete, copyrightak barne, beraien jabetza intelektuala
babesteko. Gailu honek DRM software desberdinak erabiltzen
ditu DRM-arekin babestutako edukiak atzitzeko. Telefono
honekin WMDRM 10 eta OMA DRM 2.0 bidez babestutako
edukiak ikus ditzakezu . DRM softwareren batek edukirik
babesten ez badu, eduki honen jabeek DRM-en aurka
babestutako edukira sartzeko DRM software honek duen
gaitasuna baliogabetzeko eskatzeko eskubidea dute. Honek
DRM-arekin babestutako eduki hori berriz zure telefonoan
berriztea saihes dezake. DRM software hori baliogabetzeak
ez du eraginik beste mota batzuetako DRM-arekin
babesturiko edo babestu gabeko edukiak erabiltzerakoan.
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak,
berari dagokion lizentzia bat dauka edukia erabiltzeko zure
eskubideak azalduz.
Telefonoak OMA DRM bidez babestutako edukia badu,
lizentziaren eta edukiaren segurtasun-kopiak egiteko erabili
Nokia PC Suiteko funtzioa.
Zure telefonoak WMDRM bidez babestutako edukia baldin
badauka, lizentzia eta edukia galduko dira telefonoaren
memoria formateatuz gero. Lizentzia eta edukia gal
ditzakezu zure telefonoko fitxategiak hondatuz gero.
Lizentzia edo edukia galtzeak, zure telefonoan berriz eduki
bera erabiltzeko aukera muga dezake. Informazio gehiago
jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Zenbait lizentzia SIM txartel jakin bati lotuak egon daitezke,
eta eduki babestua SIM hori telefonoan sartzen bada bakarrik
ikusi ahal izango da.