![background image](https://i.helpdoc.net/Nokia E55/eu/Nokia E55_eu137.png)
Aplikazio kudeatzailea
Aplikazio kudeatzailearekin, telefonoan instalatuta
dauzkazun software paketeak ikusi ahal izango dituzu.
Instalatutako aplikazioen xehetasunak ikusi, aplikazioak
ezabatu eta instalazioaren ezarpenak zehaztu ahal izango
dituzu.
Telefonoan bi motatako aplikazioak eta softwareak instala
ditzakezu:
• .jad eta .jar fitxategi luzapenak duten Java teknologian
oinarritutako JME aplikazioak.
• .sis edo .sisx fitxategi luzapena duten eta Symbian sistema
eragilearekin bateragarriak diren bestelako aplikazioak
Instalatu zure gailuarekin bateragarria den softwarea soilik.