![background image](https://i.helpdoc.net/Nokia E55/eu/Nokia E55_eu132.png)
Gailua blokeatu
Blokeo-kodeak gailua baimenik gabeko erabileraren aurka
babesten du. Aurrez ezarritako kodea 12345 da.
Telefonoa blokeatzeko, hasierako pantailan, sakatu pizteko
tekla eta hautatu
Blokeatu telefonoa
.
Telefonoa desblokeatzeko, hautatu
Desblok.
, idatzi blokeo-
kodea eta hautatu
Ados
.
Blokeo-kodea aldatzeko, hautatu
Menua
>
Aginte pan.
>
Ezarpenak
eta
Orokorra
>
Segurtasuna
>
Telefonoa eta
SIM txart.
. Kode zaharra sartu eta gero kode berria bitan.
Kode berriak 4-255 karaktere izan ditzake. Letrak eta
zenbakiak erabili daitezke eta letra larriak zein xeheak erabili
daitezke.
Idatzi kode berria eta gorde ezkutuan, leku seguru batetan
eta telefonotik urrun. Blokeo-kodea ahazten bazaizu eta
telefonoa blokeatuta badago, telefonoa Nokia-k
baimendutako zerbitzu-gune batera eraman behar duzu.
Kargu gehigarriak aplika daitezke. Telefonoa
desblokeatzeko, softwarea berriro kargatu behar da eta
telefonoan gordetako datuak gal daitezke.
Gailua urrunetik ere blokeatu dezakezu gailura testu-mezu
bat bidaliz. Urruneko blokeoa gaitzeko eta mezuaren testua
zehazteko, hautatu
Menua
>
Aginte pan.
>
Ezarpenak
eta
Orokorra
>
Segurtasuna
>
Telefonoa eta SIM txart.
>
Urruneko tel.-blokeoa
>
Gaituta
. Idatzi urruneko blokeo-
mezua eta baieztatu mezua. Mezuak gutxienez 5 karaktere
izan behar ditu. Idatzi testua beranduago behar izan
dezakezulako.