Nokia E55 - Urruneko konfigurazioa

background image

Urruneko konfigurazioa

Hautatu

Menua

>

Aginte pan.

>

Telefonoa

>

Gailu-

kudtzl.

.

Gailu-kudeatzailea erabiliz, urrunetik gailuaren ezarpenak,

datuak eta softwarea kudea ditzakezu.
Zerbitzari batera konekta zaitezke eta gailuaren

konfigurazio-ezarpenak jaso. Baliteke zerbitzu hornitzaileek

edo enpresaren informazioaren kudeaketa sailak zerbitzari

profil eta konfigurazio ezarpen ezberdinak bidaltzea.

Konfigurazio ezarpenak gailuaren aplikazio ezberdinek

erabilitako konexio ezarpenak eta bestelakoak izan daitezke.

Aukera eskuragarriak desberdinak izan daitezke.
Urruneko konfigurazioaren konexioa normalean zerbitzariak

burutzen du gailuaren ezarpenak eguneratu behar direnean.
Zerbitzari profil berri bat sortzeko, hautatu

Aukerak

>

Zerbitzari-profilak

>

Aukerak

>

Zerbitzari-profil

berria

.

Baliteke zure zerbitzu hornitzaileak ezarpen hauek

konfigurazio-mezu baten bidez bidaltzea. Hala ez bada,

definitu hurrengo hau:

Zerbitzariaren izena

— Idatzi izen bat konfigurazio

zerbitzariarentzat.

Zerbitzariaren IDa

— Idatzi konfigurazio zerbitzaria

identifikatzeko IDa.

Zerbitzariaren pasahitza

— Idatzi zure gailua

zerbitzarian identifikatzeko pasahitza.

Saio-modua

— Hautatu nahiago duzun konexio mota.

Sarbidea

— Hautatu konexioan erabiltzeko sarbide

puntua, edo sortu sarbide puntu berri bat. Nahiez gero,

sarbide puntua galdetuko zaizu konexio bat hasten duzun

bakoitzean. Ezarpen hau ezkuragarri dago euskarri mota

gisa

Internet

hautatuz gero soilik.

Ostalariaren helbidea

— Idatzi konfigurazio

zerbitzariaren helbide elektronikoa.

Ataka

— Idatzi zerbitzariaren ataka zenbakia.

Erabiltzailearen izena

eta .

Pasahitza

— Idatzi zure IDa

eta pasahitza konfigurazio zerbitzarian.

Baimendu konfigurazioa

— Hautatu

Bai

zerbitzariak

konfigurazio saio bat has dezan.

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

136

background image

Onartu auto. esk. denak

— Hautatu

Bai

konfigurazio

saio hastean, zerbitzariak berrespena eskatzea nahi ez

baduzu.

Sare-autentifikazioa

— Hautatu http autentikazioa

erabili nahi duzun.

Sare-erabiltzailearen iz.

eta .

Sare-pasahitza

— Idatzi

zure IDa eta pasahitza http autentikazioarentzat. Ezarpen

hau ezkuragarri dago

Sare-autentifikazioa

hautatuz

gero soilik.

Zerbitzariari konektatzeko eta gailuaren konfigurazio

ezarpenak jasotzeko, hautatu

Aukerak

>

Konfigurazioa

hasi

.

Hautatutako profilaren konfigurazio erregistroa ikusteko,

hautatu

Aukerak

>

Erregistroa ikusi

.

Gailua airean eguneratzeko, hautatu

Aukerak

>

Eguneratzeak bilatu

. Eguneratzeak ez ditu zure ezarpenak

ezabatuko. Gailuan eguneratze paketea jasotzean, jarraitu

pantailako argibideak. Instalazioa bukatzean, gailua

berrabiaraziko da. Software eguneratzeak deskargatzean

datu kantitate handiak transferi daitezke (sareko zerbitzua).

Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula

egiaztatu edo kargagailura konektatu.

Abisua: Softwarearen bertsio berriak

instalatzerakoan, ezin da telefonoa erabili, ezta larrialdi

deietarako ere, instalazioa amaitu eta telefonoa berrabiarazi

arte. Egiaztatu datuen segurtasun-kopiak egiten dituzula

softwarea eguneratu aurretik.