
Ziurtagiri kudeatzailea
Aukeratu
Menua
>
Aginte pan.
>
Ezarpenak
eta
Orokorra
>
Segurtasuna
>
Ziurtagirien kudeaketa
.
Ziurtagiri digitalak softwarearen iturria egiaztatzeko
erabiltzen dira baina ez dute segurtasuna bermatzen. Lau
ziurtagiri mota ezberdin daude: autoritate ziurtagiriak,
ziurtagiri pertsonalak, gune fidagarrien ziurtagiriak eta gailu
ziurtagiriak. Konexio seguru batean zehar, zerbitzari batek
zerbitzari ziurtagiri bat bidali lezake telefonora. Jasotakoan,
telefonoan gordeta dagoen autoritate ziurtagiriak
egiaztatuko du. Zerbitzariaren identitatea egiazkoa ez dela
edo zure telefonoan ziurtagiri egokia ez duzula jakinaraziko
zaizu.
Webgune batetik ziurtagiri bat deskargatu edo ziurtagiria
mezu gisa jaso dezakezu. Ziurtagiriak sareko banku batekin
edo urruneko zerbitzari batekin konektatzen zarenean
informazio konfidentziala transferitzeko erabili behar dira.
Halaber, birus edo beste software kaltegarrien arriskua
murrizteko eta gailuan deskargatutako eta instalatutako
softwarearen egiazkotasuna ziurtatzeko ere erabiliko dira.
Aholkua: ziurtagiri berri bat gehitzen duzunean,
ziurtatu honen egiazkotasunaz.