
Ziurtagiriaren xehetasunak
ikustea
Zerbitzari baten nortasuna zuzena dela frogatzeko,
zerbitzariaren ziurtagiriaren sinadura eta baliotasun epea
begiratu behar dira.
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
134

Ziurtagiriaren xehetasunak ikusteko, ireki ziurtagiri karpeta
bat, eta hautatu ziurtagiri bat eta
Aukerak
>
Ziurtagiriaren xehetas.
.
Hurrengo oharretariko bat ager daiteke:
•
Ziurtagiria ez da fidagarria
— Ez duzu ziurtagiria
erabiltzeko aplikaziorik ezarri. Baliteke fidagarritasun
ezarpenak aldatu nahi izatea.
•
Ziurtagiria iraungita
— Hautatutako ziurtagiriaren
baliotasun epea iraungi da.
•
Ziurtagiriak oraindik ez du balio
— Hautatutako
ziurtagiriaren baliotasun epea ez da oraindik hasi.
•
Ziurtagiri hondatuta
— Ezin da ziurtagiria erabili. Jarri
harremanetan ziurtagiriaren igorlearekin.
Ziurtagiri fidagarrien
ezarpenak
Aukeratu
Menua
>
Aginte pan.
>
Ezarpenak
eta
Orokorra
>
Segurtasuna
>
Ziurtagirien kudeaketa
.
Ziurtagiria segurua izateak web orriak, posta elektronikoko
zerbitzariak, programa-paketeak eta bestelako datuak
egiaztatzeko baimena ematen duzula adierazten du.
Ziurtagiri fidagarriak soilik erabil daitezke zerbitzuak eta
softwarea egiaztatzeko.
Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak urrutiko
konexioa eta software instalazioarekin lotuta egon
daitezkeen arriskuak ia nabarmen gutxitzen dituen arren,
ziurtagiri horiek zuzentasunez erabili behar dira segurtasun
gehigarri hori benetan aprobetxatu ahal izateko. Ziurtagiri
bat izateak soilik, berez, ez du eskaintzen inolako babes
motarik. Ziurtagirien administratzaileak ziurtagiri zuzenak,
egiazkoak edo fidagarriak eduki behar ditu ziurtasun
gehigarria erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek bizi iraupen
mugatua izaten dute. "Ziurtagiri iraungia" edo "Ziurtagiri
onartezina" oharrak agertzen badira, ziurtagiriak onargarria
izan behar lukeen arren, egiazta ezazu telefonoko data eta
ordua zuzenak direla.
Ziurtagiriaren ezarpen datutik aldatu baino lehen,
ziurtagiriaren jabea konfidantzazkoa dela eta ziurtagiria