Bideo-deiei buruz
Bideo-dei bat egin ahal izateko, UMTS sarearen estalduran
egotea beharrezkoa da. Bideo-dei zerbitzuen
eskuragarritasunari eta harpidetzari buruz gehiago jakiteko,
jarri harremanetan zure zerbitzu-hornitzailearekin. Hitz
egiten duzun bitartean, denbora errealean, zure eta
hartzailearen arteko bi noranzkoko bideoa ikus dezakezu,
hartzaileak gailu bateragarri bat badauka. Telefonoko
kamerak grabatzen duen bideoa bideo-deiaren hartzaileari
erakusten zaio. Bideo-dei batean bi parte-hartzaile egon
daitezke soilik.