![background image](https://i.helpdoc.net/Nokia E55/eu/Nokia E55_eu058.png)
Bideoak partekatzen
Bideo partekatzea (sare zerbitzua) erabili zuzeneko bideo
edo bideo bat ahots-dei batean zure telefono mugikorretik
beste telefono mugikor bateragarri batera bidaltzeko.
Bozgorailua aktibatuta dago bideo partekatzea aktibatzen
duzunean. Bideoak partekatzen dituzunean ahots-deietan
bozgorailua ez baduzu erabili nahi, aurikular bateragarriak
erabili ditzakezu.
Abisua: Bolumen altuarekin jarraian denbora gehiegi
egoteak zure entzumena kaltetu dezake. Entzun musika
bolumen egokian eta ez eduki telefonoa belarriaren ondoan
bozgorailua abian denean.
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
58
![background image](https://i.helpdoc.net/Nokia E55/eu/Nokia E55_eu059.png)
Bideoak partekatzeko
eskakizunak
Bideoak partekatzeko 3G konexio bat beharrezkoa da.
Zerbitzuari, 3G sarearen eskuragarritasunari eta zerbitzua
erabiltzeagatik aplikatutako tarifei buruzko informazio
gehiagorako, jo zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Bideoa partekatzea erabiltzeko egin beharreko pausoak:
• Telefonoa pertsonarteko konexiorako ezarria dagoela
ziurtatu.
• Ziurtatu 3G konexio aktibo bat daukazula eta 3G sarearen
estalduran zaudela. 3G sarea bideoa partekatu bitartean
uzten baduzu, partekatzea amaitu egingo da baina ahots-
deiarekin jarraitu ahal izango duzu.
• Ziurtatu igorlea eta hartzailea 3G sarean erregistratuta
daudela. Norbait partekatze-saio batera gonbidatzen
baduzu eta hartzailearen telefonoa 3G sarearen
estalduran ez badago, bideo partekatzea instalatua ez
badauka edo pertsonen arteko konexioa ezarri ez badu,
hartzaileak ez du gonbidapenik jasoko. Hartzaileak
gonbidapena ezin duela onartu adierazten duen errore
mezu bat jasoko duzu.