
Bideoi partekatze ezarpenak
Bideo partekatze ezarpenak doitzeko, aukeratu
Menua
>
Aginte pan.
>
Ezarpenak
eta
Konexioa
>
Bideo
partek.
.
Bideo partekatzea ezartzeko, pertsonarteko eta UMTS
konexio ezarpenak beharrezkoak dira.
Pertsonarteko konexio ezarpenak
Pertsonarteko konexioa session initiation protocol (SIP)
bezala ere ezagutzen da. Bideo partekatzea erabiltzen hasi
baino lehen SIP profilaren ezarpenak telefonoan konfiguratu
behar dira. Zure zerbitzu-hornitzaileari SIP profil ezarpenak
eskatu eta telefonoan gorde itzazu. Zerbitzu-hornitzaileak
ezarpenak bidali edo beharrezko parametroen zerrenda bat
eman diezazuke.
Kontaktu bati SIP helbide bat gehitzeko:
1. Aukeratu
Menua
>
Kontaktuak
.
2. Kontaktua aukeratu edo kontaktu berri bat sortu.
3.
Aukerak
>
Editatu
aukeratu.
4.
Aukerak
>
Xehetasuna gehitu
>
Partekatu bideoa
aukeratu.
5. SIP helbidea erabiltzaileizena@domeinuarenizena
formatuan idatzi (IP helbide bat erabili dezakezu
domeinu baten izena ordez).
Kontaktuaren SIP helbidea ez badakizu, hartzailearen
telefono zenbakia sartzen saia zaitezke herrialdeko
aurrezenbakiarekin bideoa partekatzeko (sarearen
zerbitzu-hornitzaileak onartzen badu).
UMTS konexioaren ezarpenak
Zure UMTS konexioa konfiguratzeko:
• UMTS sare bat erabiltzeko akordio bat ezartzeko jo ezazu
zure zerbitzu-hornitzailearengana.
• Zure gailuko UMTS sarguneko konexioaren ezarpenak
zuzenki konfiguratuta daudela ziurtatu. Ezarpenei
buruzko Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure
zerbitzu-hornitzailearengana.
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
59