Deiak desbideratzea
Hautatu
Menua
>
Aginte pan.
>
Ezarpenak
eta
Telefonoa
>
Dei-desbiderak.
.
Desbideratu sartzen diren deiak zure ahots postontzira edo
beste telefono zenbaki batera. Informazio gehiago
jasotzeko, jarri harremanetan zure zerbitzu
hornitzailearekin.
Hautatu desbideratu nahi duzun dei mota eta
hurrengoetatik:
•
Ahots dei guztiak
edo
Fax dei guztiak
— Desbideratu
sartzen diren ahots edo fax dei guztiak. Ezin dituzu deiak
erantzun, deiak beste zenbaki bati desbideratu bakarrik.
•
Okupatua badago
— Desbideratu sartzen diren deiak dei
aktibo bat duzunean.
•
Erantzun ezean
— Desbideratu sartzen diren deiak
gailuak denbora jakin batean zehar soinua egin ondoren.
Hautatu deia desbideratu baino lehen gailuak soinu egin
behar duen denbora tartea.
•
Estalduratik at badago
— Desbideratu deiak gailua
itzalita dagoenean edo sare estaldurarik ez duenean.
•
Eskuragarri ez bada
— Desbideratu deiak dei aktibo bat
duzunean, ez erantzun, edota gailua itzalita dagoenean
edo sare estaldurarik ez duenean.
Deia zure ahots postontzira desbideratzeko, hautatu dei
mota bat, desbideratze aukera bat, eta
Aukerak
>
Aktibatu
>
Ahots-postontzira
.
Deia beste telefono zenbaki batera desbideratzeko, hautatu
dei mota bat, desbideratze aukera bat, eta
Aukerak
>
Aktibatu
>
Beste zenbaki batera
. Sartu zenbakia edo
hautatu
Aurkitu
Kontaktuak atalean gordetako zenbaki bat
berreskuratzeko.
Uneko desbideratze egoera ikusteko, joan desbideratze
aukerara eta hautatu
Aukerak
>
Egoera egiaztatu
.
Deiak desbideratzeari uzteko, joan desbideratze aukerara
eta hautatu
Aukerak
>
Desaktibatu
.