Internet deien inguruan
Internet bidezko dei zerbitzuarekin (sare zerbitzua), Internet
bidezko deiak egin eta jaso ditzakezu. Internet bidezko deiak
ordenagailuen, telefono mugikorren eta VoIP gailu baten eta
ohiko telefono baten artean ezar daitezke.
Zerbitzua erabili ahal izateko, zerbitzuan harpidetu eta
erabiltzaile kontua izan behar duzu.
Internet bidezko deia egin edo jasotzeko, WLAN sareko
zerbitzu eremuan izan eta Internet bidezko dei zerbitzu
batetara konektatuta egon behar duzu.