
Sakatu hizketarako-ri buruz
Push to talk (PTT) (sareko zerbitzua) denbora errealeko IP
sare bidezko ahots zerbitzu bat da, sare zelularra erabiltzen
duena. PTT ahots komunikazio zuzena hornitzen du, tekla
bakar bat sakatuz. Erabili PTT pertsona batekin edo talde
batekin hitz egiteko.
PTT erabiltzeko, aurretik PTT ezarpenak zehaztu behar dituzu
(sargunea, PTT, SIP, XDM eta Presentzia). Baliteke PTT
zerbitzua eskaintzen duen zerbitzu hornitzaileak ezarpenak
testu mezu berezi batean bidaltzea. Bestela, erabili
Ezarpenen morroia aplikazioa PTT konfiguratzeko, zerbitzu
hornitzaileak onartzen badu. PTT aplikazioari buruz
informazio gehiago jasotzeko, ikus gailuaren
erabiltzailearen gida edo Nokia tokiko webgunea.
SH komunikazioan, pertsona batek hitz egiten du besteek
bozgorailu txertatuarean bidez entzuten duten bitartean.
Hiztunek txandaka hitz egiten dute batak besteari
erantzuteko. Taldeko pertsonek banaka bakarrik hitz egin
dezakete, horregatik hizketa txandaren gehienezko iraupena
mugaturik dago. Gehienezko iraupena 30 segundutakoa izan
ohi da. Zure sarearentzako hizketa txandei buruzko
xehetasunak ikusteko, zure zerbitzu hornitzailearekin
harremanetan jar zaitez.
Telefono deiak sakatu hizketarako jardueren gaineko
lehentasuna dute.